2009-05-20
IPUIN DIGITALA
2009-05-08
ZER DIRA WEBQUEST-ak?
Webquest-ak, ikasketa modu bat da, zeinetan internetaren erabilerari esker, ikaskuntza kooperatiboa bermatzen den. Honi esker, ikasleek internet bidez artxiboak jaitsi ditzakete, eta beraien ikerkuntzarako gaitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa… garatzen da.
Horietako proiektu asko, Eduteka web orrialdeak agertzen dira. Adinaren eta irakasgaiaren arabera banatzen dira prestatutako ekintza didaktikoak.
ORDENAGAILUAREN TXOKOA
Ordenagailuaren txokoa ikasgelan, beste edozein txoko bezalaxe erabil dezakegu. Haurrarentzako, bere ikaskuntzarako baliagarria izan daiteke, jarrera eta prozedura egokiak jaso ahal dituelako honen bidez. Ordenagailuak, egoera desberdinak eskaintzen dizkigu eta haurrak, ikerketa estrategiaz, aukeraketaz, zalantza- egoeraz … jabetuko da ordenagailuaren erabilerari esker.
Nola planifika dezakegu ordenagailuaren txokoa?
Lehenik eta behin, gelako programazioa behatu, bertan dauden unitate didaktikoen, helburu eta ekintzak kontuan hartuko dira. Unitate didaktiko baten ekintzari, ordenagailu bidezko azpi-ekintza bat erantsiko diogu. Horretarako, kontuan hartuko da: ekintza mota eta erabiliko dugun softwarea (tutoriala, datu baseak, tresnak, eraikitzaileak, simulatzaileak…). Irakasleak prestatzen dituzten ekintza gehienak, software bat baino gehiago erabiltzen dute, adibidez, tutoriala eta eraikitzaileak…
Plantillak eraikitzerako orduan, paint edo power point bezalako programak erabili ditzakegu, baita Kid-Pix programa.
Adibideak ikusteko ondoko web orrialdeetan klikatu:
