Blogek hainbat aplikazio didaktiko izan ohi dituzte, adibiderako, ondoren aurkezten diren 5 web orrialdetan agertzen den informazioa laburbilduko dugu:
- Web 2.0 eta bere aplikazio didaktikoak: diapositiba hauetan, Web 2.0-aren inguruan informazioa ematen digu, batez ere bere ezaugarriak eta hezkuntzan ematen zaion aplikazioa.
- Weblogen aplikazio didaktikoak: hezkuntza ministerioko orrialdea da eta bertan, webloga hezkuntzan nola aplikatzen den aipatzen da, ikuspuntu tekniko zein didaktikotik.
- Hezkuntzarako baliabideak, esperientziak, hezkuntzarekin erlazionatutako artikuluak eta TIC-ak, El Palo institutotik. blog honetan, eskolatako geletan edo tutoretzan ze aplikazio izan dezakeen aipatzen du.
- Aulablog21: eskola geletan web 2.0-aren aplikazioak erabilgarriak izan daitezkeela aipatzen du.
- Hezkuntzarekin erlazionatutako blogen loturak: ikastetxe batek egindako bloga da eta bertan, ikastetxe desberdinek egindako blogen loturak agertzen dira, gaika eta zikloka ordenatuta.
Web orrialde hauetatik, aukeratzekotan, 3. eta 4. aukeratuko nituzke. Bertan, informazio ugari dago laburbilduta:
- Bestetik, El Palo institutuko orrialdean, blogak gelan eta blo
gak tutoretzan nola erabil daitezkeen aipatzen du. Gelako erabilerari dagokionean, testuak artxibatzeko, informatzeko, irakasle eta ikasleen arteko elkar harremana lantzeko, ikasleek teknologia berriak ikasteko, webgune interesgarriak bilatzeko… balio dezake. Tutoretzan ordea, irakasle eta ikasle taldeen arteko komunikazioa bermatzeko balio dezake beti ere, teknologia berrien aplikazioaren ikuspuntutik begiratuta. Honen adibidea, ondoko orrialdean agertzen zaigu: Tic tutoriak eta ondoko bloga, tutoretza bloga da, 5 urteko gela batek sortutakoa
- Aulablog21 orrialdean, irakasle askoren blogak aurki ditzakegu eta bertan, hainbat aplikazio didaktiko bilatu daitezke. Orrialde honek aukerak ematen ditu, teknologia digitalean hezkuntzan egin daitezkeen aplikazioak ikusteko. Horreta
rako, aula2.net, aulawiki21 , escuela 2.0 eta archivo aukerak ematen dizkigu. Hautean klikatuz gero beste orrialde batzuetara eramaten gaitu bertako aplikazioak ikusteko.



