2009-05-20

IPUIN DIGITALA

Ipuin digitalak, oso egokiak dira haur hezkuntzan erabiltzeko. Nik, Tulipan txikiaren ipuin digital bat proposatzen dizuet


2009-05-08

ZER DIRA WEBQUEST-ak?

Webquest-ak, ikasketa modu bat da, zeinetan internetaren erabilerari esker, ikaskuntza kooperatiboa bermatzen den. Honi esker, ikasleek internet bidez artxiboak jaitsi ditzakete, eta beraien ikerkuntzarako gaitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa… garatzen da.

Horietako proiektu asko, Eduteka web orrialdeak agertzen dira. Adinaren eta irakasgaiaren arabera banatzen dira prestatutako ekintza didaktikoak.

ORDENAGAILUAREN TXOKOA

Ordenagailuaren txokoa ikasgelan, beste edozein txoko bezalaxe erabil dezakegu. Haurrarentzako, bere ikaskuntzarako baliagarria izan daiteke, jarrera eta prozedura egokiak jaso ahal dituelako honen bidez. Ordenagailuak, egoera desberdinak eskaintzen dizkigu eta haurrak, ikerketa estrategiaz, aukeraketaz, zalantza- egoeraz … jabetuko da ordenagailuaren erabilerari esker.

Nola planifika dezakegu ordenagailuaren txokoa?

Lehenik eta behin, gelako programazioa behatu, bertan dauden unitate didaktikoen, helburu eta ekintzak kontuan hartuko dira. Unitate didaktiko baten ekintzari, ordenagailu bidezko azpi-ekintza bat erantsiko diogu. Horretarako, kontuan hartuko da: ekintza mota eta erabiliko dugun softwarea (tutoriala, datu baseak, tresnak, eraikitzaileak, simulatzaileak…). Irakasleak prestatzen dituzten ekintza gehienak, software bat baino gehiago erabiltzen dute, adibidez, tutoriala eta eraikitzaileak…

Plantillak eraikitzerako orduan, paint edo power point bezalako programak erabili ditzakegu, baita Kid-Pix programa.

Adibideak ikusteko ondoko web orrialdeetan klikatu:

Averroes

Encomix milaoya

Oya-es

2009-04-07

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK




Blogek hainbat aplikazio didaktiko izan ohi dituzte, adibiderako, ondoren aurkezten diren 5 web orrialdetan agertzen den informazioa laburbilduko dugu:

  1. Web 2.0 eta bere aplikazio didaktikoak: diapositiba hauetan, Web 2.0-aren inguruan informazioa ematen digu, batez ere bere ezaugarriak eta hezkuntzan ematen zaion aplikazioa.
  2. Weblogen aplikazio didaktikoak: hezkuntza ministerioko orrialdea da eta bertan, webloga hezkuntzan nola aplikatzen den aipatzen da, ikuspuntu tekniko zein didaktikotik.
  3. Hezkuntzarako baliabideak, esperientziak, hezkuntzarekin erlazionatutako artikuluak eta TIC-ak, El Palo institutotik. blog honetan, eskolatako geletan edo tutoretzan ze aplikazio izan dezakeen aipatzen du.
  4. Aulablog21: eskola geletan web 2.0-aren aplikazioak erabilgarriak izan daitezkeela aipatzen du.
  5. Hezkuntzarekin erlazionatutako blogen loturak: ikastetxe batek egindako bloga da eta bertan, ikastetxe desberdinek egindako blogen loturak agertzen dira, gaika eta zikloka ordenatuta.

Web orrialde hauetatik, aukeratzekotan, 3. eta 4. aukeratuko nituzke. Bertan, informazio ugari dago laburbilduta:

  • Bestetik, El Palo institutuko orrialdean, blogak gelan eta blogak tutoretzan nola erabil daitezkeen aipatzen du. Gelako erabilerari dagokionean, testuak artxibatzeko, informatzeko, irakasle eta ikasleen arteko elkar harremana lantzeko, ikasleek teknologia berriak ikasteko, webgune interesgarriak bilatzeko… balio dezake. Tutoretzan ordea, irakasle eta ikasle taldeen arteko komunikazioa bermatzeko balio dezake beti ere, teknologia berrien aplikazioaren ikuspuntutik begiratuta. Honen adibidea, ondoko orrialdean agertzen zaigu: Tic tutoriak eta ondoko bloga, tutoretza bloga da, 5 urteko gela batek sortutakoa
  • Aulablog21 orrialdean, irakasle askoren blogak aurki ditzakegu eta bertan, hainbat aplikazio didaktiko bilatu daitezke. Orrialde honek aukerak ematen ditu, teknologia digitalean hezkuntzan egin daitezkeen aplikazioak ikusteko. Horretarako, aula2.net, aulawiki21 , escuela 2.0 eta archivo aukerak ematen dizkigu. Hautean klikatuz gero beste orrialde batzuetara eramaten gaitu bertako aplikazioak ikusteko.







2009-04-02

WEB 2.0-aren ERRONKA XXI. MENDEAN

Web 2.0-a, web soziala ere deitzen dena, 2004 urtean sortutako terminoa da eta interneten, Bigarren Generazioa bezala ezagutzen da. Bere sortzailea, Tim O´Reilly Media da (1. irudia). Web 1.0-aren ondorengoa da, azken hau, web estatikoa da, izan ere, bertan erabiltzaileek partehartze pasiboa zeukaten. Web 2.0an ordea, erabiltzaileek partehartze aktiboa dute, lankidetza, edukiak elkarbanatzen dituzte, eta eduki hauek, iritziak jaso ditzakete. Beraz, Web 2.0-a web partehartzailetzat jo daiteke eta erabiltzaileen beharrizan horiek asetzeko sortu zen.
Ondorengo irudian, web 1.0 eta Web 2.0 arteko ezberdintasunak argi ikusten
dira. (2. irudia)




2. irudia: Web 1.0 eta web 2.0 arteko ezberdintasunak

Bestetik, azpiko irudian, Web 2.0aren abantaila guztiak agertzen zaizkigu. (3. irudia)


3.irudia: Web 2.0aren ikuspegi globala



Web 2.0ak, ezagutzeko, elkarbanatzeko, sortzeko, partehartzeko eta erlazionatzeko aukera ematen digu, beraz, hezkuntzarako tresna garrantzitsua izan ohi da.

Badaude ere diapostiba bilduma bat, zeinetan web 2.0 eta berroren aplikazio didaktikoak agertzen diren.

Web 2.0-ak ondoko ezaugarriak betetzen ditu, besteak beste:

  • Erabiltzaileen web-a da: partehartzaileek sortu dute aldaketa eta ondorioz, sortutako zerbitzu berriekin, erabiltzaileek, edukiak, informazioa eta komunikazioa sortzen dituzte.

  • Plataforma erako web-a da. Bertan, erabiltzaileak, zerbitzuak, medioa eta baliabideak bateratzen dira. Honetarako kodea, partehartzea, hitz egiteko aukera eta elkareragitea da.

  • Baliabideak. Baliabide asko ditu, besteak beste, Blogak, Wikiak, Foroak...

  • Informaziorako sarrera: RSS eta ATOM sareak erabiliz, informazioa era errazean era azkarrean heltzea ahalbideratzen du

  • Etiketak: etiketen edo Tag-en bidez, informazioa gaien arabera sailka dezakegu.

  • Zerbitzuak: informazioa eta materialak metatzeko, gordetzeko, alderatzeko tokiak izan ohi ditu, baita, baliabide ofimatikoak, multimedia zerbitzuak... ere.

  • Fomatoa: formatu esanguratsuenen artean, Blog 2.0 edo Bitakora eta Wikia daude. Blog 2.0-ak, informazioa igortzen du eta komentarioen bidez elkar-elikatzen da. Wikia ordea, multzoan eta horizontalki eratzen da eta autoreak aldatu, argitaratu eta editatu dezakete. Adibidez Wikipedia.

Azkenik, aipatzekoa da, oraindik, Web 2.0 terminoari egokitzen zaizkion zerbitzu eta tresna gutxi daudela, baina pixkanaka- pixkanaka garatzen doaz. Azpiko taulan sarean aurki daitezken bakan batzuk agertzen dira. (1. taula)




Material interesgarria:


Web 2.0-a hobeto ulertzeko diapostiba bilduma bat aurkezten da:


2009-03-05

AURKEZPENA

Kaixo denoi!

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak irakasgaian bloga sortu dut, nahiz eta zailtasun batzuk izan. Ea pixkanaka lantzen noan.